Legezko Oharra

DATU OROKORRAK

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 10. artikuluan xedatzen den informatzeko betebeharra betez, honako alderdi hauek adierazten ditugu:

GUMIL HOSTELEROS S.L.k Abandoibarra etorbidea, 4 – 48011 Bilbo (Bizkaia)n du bere egoitza soziala eta bere IFK honako hau da: B48994974. Bilboko Merkataritza Erregistroan inskribatua dago, 3682 Liburukia, 188 Folioa, 23044 Orria, 1. Izen ematea.

www.jauregia.com webean edukien inguruko informazio osagarria dago bere jarduereei buruz. Helburu nagusia bezeroei eta herritarrei enpresari buruzko informazioa ematea da, produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa eskaintzeko.

PRIBATUTASUN POLITIKA

Abenduaren 13ko Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan (DPBL) xedatutakoa betez, erabiltzaileari jakinarazten zaio emandako datu guztiak fitxategi batean sartuko direla, GUMIL HOSTELEROS S.L.k sortu eta mantenduko duena.

Beti errespetatuko dugu zure datu pertsonalen konfidentzialtasuna, eskaintzen diren zerbitzuak kudeatzeko, eskaerak bete ahal izateko, administrazio-zereginak burutzeko eta informazio tekniko, komertzial edo publizitarioa bidaltzeko ohiko edo medio elektronikoen bidez.

Zure sarbide, zuzenketa, mugapen, ezeztapen eta oposizio eskubideak erabiltzeko, konpainiaren egoitzara idatzi behar duzu, Abandoibarra etorbidea, 4 – 48011 Bilbo (Bizkaia) helbidera edo info@jauregia.com helbide elektronikora idatziz, NANaren fotokopia atxikituta eta “DATUEN BABESA” gaia adieraziz.

ERABILERA BALDINTZAK

Webgune honen erabilerarako eta erabiltzeko baldintzak indarrean dagoen legedia eta fede onaren printzipioak dira, eta erabiltzaileak webgunearen erabilera egokia egiteko konpromisoa hartzen du. Ez da legearen, ezta hirugarrenen eskubide edo interesen kontrako jokabiderik onartuko.
www.jauregia.com webaren erabiltzailea izateak, honako baldintzak eta gai honi buruz lege araudiak ezartzen dituen arauak onartzen dituzula adierazten. Baldintza hauekin ados ez bazaude, ez ezazu orrialde hau erabiltzen jarrai.

Jakinarazpen eta/edo erreklamazio mota guztiak baliozkoak izango dira idatzizko jakinarazpena edo/edo ziurtagiria bada soilik.

ERANTZUKIZUNAK

GUMIL HOSTELEROS S.L.k ez du inolako foroetan, sare sozialetan edo hirugarrenek edukia modu independentean argitaratzen duten hornitzaileen webgunean gordetako informazio eta edukien ardura.

Hala ere, 11 eta 16 LSSI-CEren artikuluak kontuan hartuta, GUMIL HOSTELEROS S.L.k konpromisoa hartzen du nazioko edo nazioarteko legediak, hirugarrenen eskubideak edo moralaren eta ordena publikoaren aurka eragin ditzaketen edukiak erretiratzera edo blokeatzera.

Konpainiak ez du izango Interneteko erabiltzailearen ordenagailuan instalatutako softwarearen hutsegiteak edo konfigurazio txarrak direla eta gerta daitezkeen kalteen ardura. Erabiltzaileak Internetera konektatzean izan ditzakeen edozein huts tekniko edo porrotaren ardura hartzen du. Halaber, webgunera sartzean etenaldiak edo akatsak ez direla izango ez dago bermatuta.

Era berean, GUMIL HOSTELEROS S.L. bere webgunean jasotako informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea gordetzen du, baita konfigurazioa edo aurkezpena ere, edozein unetan aldaketa horiengatik erantzukizunik hartu gabe.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

GUMIL HOSTELEROS S.L., argitalpen digitalaren softwarearen gaineko eskubide guztien jabea da, baita barne dauden edukien jabetza intelektual eta industrialekoak ere, enpresa honenak ez diren izaera publikoko produktuen eta zerbitzuen eskubideak salbu.

Webgune honetan argitaratutako materialik ezin da erreproduzitu, kopiatu edo argitaratu GUMIL HOSTELEROS S.L.ren baimena gabe.

Web orrian jasotako informazio guztia, esate baterako, iruzkinak, iradokizunak edo ideiak, GUMIL HOSTELEROS S.L.ri doan emandakoak izango dira. Informazioa bidaltzean, kontutan eduki behar da modu honetan erabiliko dela, beraz, EZ bidali modu honetan erabili ezin daitekeen informazioa.

GUMIL HOSTELEROS S.L.ren jabetzakoak EZ diren produktu eta zerbitzu guztiak beste jabeen marka erregistratuak dira eta gure konpainiak horrela identifikatzen ditu. GUMIL HOSTELEROS S.L.ren webean agertzen dira promozio eta informazio bilketa egiteko soilik. Jabe horiek haiei dagozkien informazioaren aldaketa edo ezabapena eska dezakete.

LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Honako baldintza orokorrak Espainiako legegintzan arautzen dira. Webgunearekin edo jarduerarekin zerikusia duen edozein gertakari edo gatazkei dagokienez, Bilboko Epaitegiak eskumena izango du, erabiltzaileak beste edozein jurisdikziori uko egingo duelarik.

COOKIEN POLITIKA

GUMIL HOSTELEROS S.L.k bere kabuz edo neurketa zerbitzuak eskaintzeko kontratatutako hirugarren batek, cookieak erabili ahal izango dituzte, erabiltzailea web-atik zehar mugitzen dagoen bitartean. Cookieak arakatzaileari bidalitako fitxategiak dira, web zerbitzuen bidez, erabiltzaileen jarduerak erregistratzeko web-atik nabigatzen dagoen bitartean.

Cookieak erabiltzaile anonimo bati eta bere ordenagailuari bakarrik atxikitzen zaizkio, eta ez dute erabiltzailearen datu pertsonalak ondorioztatzea ahalbidetzen duen erreferentziarik eskaintzen.

Cookien erabileraren bidez, posible da weba kokatzen den zerbitzariak erabiltzaileak erabiltzen duen web nabigatzailea antzematea, honen helburua nabigazioa erraztea delarik. Ikusleak eta trafiko parametroak neurtzeko ere erabiltzen dira, prozesua eta sarreren kopurua kontrolatzeko.

Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera du cookieen jasotzea jakinarazteko eta ordenagailuan instalazioa saihesteko. Mesedez, kontsultatu zure nabigatzailearen argibideak eta eskuliburuak informazio hau zabaltzeko.

Web gunea erabiltzeko ez da beharrezkoa erabiltzaileak webgunean edo hirugarren izenean bidalitako cookieen instalatzea ahalbidetzea, nahiz eta erabiltzaileak aurreko erregistroa eskatzen duen zerbitzu bakoitzean saioa hasi beharra izango duelarik.

Edonola ere, cookieak behin-behineko izaera dute, ondorengo transmisioa eraginkorrago egiteko helburuarekin. Ez da inolaz ere cookieak erabiliko datu pertsonalak biltzeko.