Nortzuk gara

Nortzuk gara

JAUREGIA JATETXEA Bilboko Kongresu eta Musika Jauregiaren barruan dago.

1999ko otsailean gure ateak ireki genituenetik – Euskalduna Kongresu Jauregia ireki zenean-, 20.000 ekitaldi inguru egin ditugu, milioi eta erdi pertsona baino gehiagorentzat, Bazkari, Koktel, Coffee-break eta Gala-afarietan, eta horrela, Enpresa, Kultura eta Giza ekitaldi askoetan parte hartu dugu.

Zerbitzu horiek guztiak Jauregia Jatetxean eta eraikuntzaren beste eremuetan ere egiten dira. Horrenbestez, Tradizioko eta Merkatuko sukaldaritza onena eskaintzeaz gain, zerbitzurik zainduenarekin, egiten den lekura ere egokitzen gara, lekuak eskatzen duen konplexutasun-mailarekin.

Zerbitzuak eta menuak

Zerbitzuak eta Menuak

Zerbitzu-mota ezberdinak eskaintzen ditugu, bai talde handientzat bai murriztuentzat ere, bai enpresa eta kongresu-arlotik datozenentzat eta baita esparru partikularretik datozenentzat ere. Halaber, merkataritza eskaintzako konfigurazio zaindua eskaintzen dugu, menuen osaketa eta horien ekoizpena Jauregia Jatetxeko sukaldeetan definitzeko, kalitate handieneko produktuekin. Malguak gara kasu partikular bakoitzean, eta bezero bakoitzaren beharrei, lehentasunei eta iradokizunei erantzuten saiatzen gara.

Banaketak eta planoak

Banaketak eta Planoak

Jauregia Jatetxe osoak 450 jankideetarako edukiera du, eta hori 500 jankideetara zabaldu daiteke, jatetxearen Kafetegia erabiltzen bada.

Hala ere, panel mugikorretako sistema bat dy, eta horrek areto independenteak modulatzeko aukera eskaintzen digu, konfigurazio ezberdinak egiteko. Modu horretan, areto bakoitza jankide-kopuruaren arabera egokitzen dugu kasu bakoitzean.

© 2018 Jauregia Restaurante – Gumil Hosteleros, S.L.
Legezko OharraKalitate konpromisoa
Kalitatea eta Ingurumen Politika