1999. urtean sozietatea osatu zenetik, Kalitatearekiko konpromiso sendoa existitzen zen. Hori dela eta, Kalitate Turistikoko Qa lortzeko egiaztatze-prozesuari hasiera eman genion. 2001. urtean, Kalitate Turistikoko Qa jasotzen zuen Euskadiko lehenengo jatetxea izan ginen eta Estatuko lehenengo zazpien artean egon ginen. Konpromiso hori Kalitateko Q Turistikoa UNE Araua berriak indartu zuen, eta horri AbandoIbarra Kafetegiaren Egiaztagiria gehitu zitzaioan.
Ingurumenarekiko konpromisoa
Ekitaldi handietako ostalaritzara dedikatzen garenez hondakin asko sortzen ditugula jakinik (beirak, plastikoa, kartoiak eta hondar organikoak) eta gure konpromisoarekin jarraitzeko, Ingurumenaren zaintzan gure ekarpena egitea garrantzitsua zela iritzi genuen. 2009ko urtarrilaren 30ean, UNE-EN-ISO 14001 Ingurumen Kudeaketako Sisteman egiaztatu ginen.
Elikagai-segurtasunarekiko konpromisoa
Gure jarduera talde handiei zuzenduta dagoenez, gure AKKPA (Arrisku eta Kontrol Kritikoko Puntuetako Analisia) sistema betetzen dela modu zorrotzean kontrolatzen dugu. Sistema hori urtero berritzen da eta Kalitate Turistikoko Qa -UNE Kalitatea- egiaztagiriak balioztatzen du.
Laborategi batek analisi eta kontrol mikrobiologikoak egiten ditu, Kalitatearen Kudeaketa Sistema baten oinarrituz, ISO 9001:2000 Arauaren arabera.