Kalitate eta Ingurumen Politika

GUMIL HOSTELEROS sukaldaritza-arloko enpresan, behar besteko konpromisoa hartzen dugu, Kalitatea eta Ingurumena Kudeatzeko Sistemako eskakizunak betetzeko, bere helburu nagusia gure bezeroen gogobetetasuna lortzea eta ingurumena babestea dela kontuan hartuta. Horretarako:

  • Sail guztiak kontrolatzen ditugu: Zuzendaritza, Hornikuntza eta Biltegia, Sukaldea, Jangela, Artapena eta Higienea zein Garbiketa.
  • Behar besteko baliabideak ditugu, Bezeroentzako Zerbitzuan bikaintasuna lortzeko.
  • Kalitatea gure bereizgarritasun lehiakorra da.
  • Behar bezala prestatuta dauden langile arduratsuak ditugu.
  • Bezeroen erreklamazioak murriztuko ditugu.
  • Baliabide material egokiak ditugu, kalitatearekin lotutako jarduerak garatzeko eta, horrela, emandako zerbitzuak zehaztutako ezaugarrien araberakoak izateko.
  • Geure jarduera garatzen dugunean, baliabideak ahalik eta ondoen erabiltzea eta hondakinak gutxitzea dugu oinarrizko printzipio.
  • Behar besteko neurriak hartzen ditugu, gure jardueraren eta darabiltzagun produktu zein zerbitzuen ingurumen-eraginak prebenitzeko edo desagerrarazteko (materialen kontsumoa, energia, erregaiak, hondakinen sorrera…). Horrela, erakundeak behar dituen baliabide pertsonal eta materialak behar bezala kudeatzen ditugu, ingurumenari begira jasangarritasunez jokatzeko.
  • Geure jarduera eraginkortasunez garatzen dugu, baina kontrolengatik ez ezik, plangintza zein betearazpen egokiengatik eta beharrezko jarraipen zein neurketagatik ere bai.
  • Zuzendaritzak behar besteko konpromisoa hartzen du, legezko eta arauzko eskakizunak eta kutsaduraren prebentziorako beste eskakizun batzuk betetzeko. Horretarako, hondakinen sorrera murriztu eta kontrolatu egiten du, zenbait inguruneren kalterako diren ingurumen-eraginak murrizteko eragiketa-kontrolaren bitartez.
  • Behar besteko hobekuntza-ekintzak sustatzen ditugu, zehazten ditugun helburuak nahiz xedeak lortzeko eta Kudeaketarako Sistema Integratuaren eraginkortasuna etengabe hobetzeko. Ikasteko edo sorrarazi dituzten iturriak edo arrazoiak desagerrarazteko erabili behar dira hutsegiteak.
  • Ezarritako Kudeaketarako Sistema Integratua behar bezala garatzeko, lankidetza zein partaidetza eman behar dira maila guztietan, eta, horretarako, ezinbestekoak dira informazioa, komunikazioa eta prestakuntza.
  • Plangintza egiten dugu, kontrolak ezartzen ditugu eta jardueraren etengabeko jarraipena egiten dugu.
  • Urtean behin, gutxienez, egiaztatu egiten dugu Kudeaketarako Sistema Integratua, baita politika hau ere, eraginkorra dela eta gure premien araberakoa dela.

Ziurtatu egiten dugu erakundearentzat edo erakundearen izenean lan egiten duten langile guztiek gure Kalitate eta Ingurumen Politika ulertu eta onartu egiten dutela. Gainera, eskuragarri dago eskatzen duen edozein pertsona, erakunde edo instituzio publikorentzat.